BANKAREN AURRE-AKORDIO LOTSAGARRIA
Estatuko Bankaren hitzarmenaren aurre-akordioa jakitera eman da. AEBk, batetik, eta Toxo eta Mendezen sindikatuek, bestetik, sinatu dute. Urtebete eta bi hilabetez bilerarik bilera ibili ostean —ezin baita esan negoziazioak izan direnik—, patronalak nahi izan dituen edukiak eta erritmoak ezarri ditu, eta bankaren ordezkariak asebete daude lorturiko akordioaz, gogoko zituzten funtsezko puntuak lortu baitituzte:
- Soldatak izoztea 2011 eta 2012 urteetan. Hori dela-eta, bankako langileok eroste-ahalmena galduko dugu, 2011. urteko inflazioaren %2,4 galduko dugu, eta 2012koa ere bai. 2013an eta 2014an soldata-igoera ziztrinak izango ditugu (%1,25 eta %1,50), BERRIKUSTE-KLAUSULARIK GABE; horregatik, hurrengo bi urteetan ere eroste-ahalmena galduko dugu berriro. Labur esanda, akordio horrek eroste-ahalmena nabarmen murriztuko digu.
- Gainera, 2012, 2013 eta 2014ko soldata-igoera txiki horiek produktibitatearekin loturik daude, RAE (resultado de actividad de explotación) delakoaren bidez. Bileretan indize hori nola prestatzen duten galdeturik, patronalak ez du erantzunik eman. Hau da, indizea bankuek kalkulatzen dute, “leoiak zebrak zaintzen” utziko bagenitu bezala. Dena dela, diru-kopuru txiki horiek ordainduko balira ere (%0'5, %1... RAEren arabera), ez lirateke tauletan metatuko; ordainsari bakar baten bidez ordainduko litzateke, EZ FINKAGARRIA.
- Enpleguari dagokionez, kezkagarria da, bankan kaleratze ugari egiteko atea zabalik uzten baita. Sinatzaileek hartzen duten konpromiso bakarra elkarrizketa-prozesuak “erraztea” da, eta “ahal dela, neurri traumatikoak saihestea”. Sindikatu sinatzaileak laguntzaile arituko dira datozkigun milaka kaleratzeak errazago egiten.
Patronalak den-dena lortu du: soldata-igoerak KPItik beherakoak izatea, berrikuste-klausularik gabe; diru-kopuru txiki batzuk (ez finkagarriak) produktibitatearekin lotu dituzte, patronalak berak osaturiko parametro baten bidez (RAE); eta amaitzeko, CC.OO. eta UGTren laguntza lortu dute, gerora begira antzematen diren milaka kaleratzeak erraztearren.
Bankan eta gainerako sektoreetan zaintzen omen dituzten lan-eskubideei dagokienez, Rajoyren lan-erreformak eskubide horiek inausi ditu: kaleratzearen trukean 20 egun urteko, eta gehienez 12 hilabeteko kalte-ordaina; mugikortasun geografikoa nahierara (lehiakortasun-arrazoiak), eta ados ez bazaude, kalera, 20 egun urteko, eta gehienez 12 hilabeteko kalte-ordainarekin; hitzarmenean lotutakotik salbuesteko aukera; lan-baldintzak nabarmen aldatzeko prozedura erraztu (betekizun gutxiago); aldatzeko moduko lan-baldintzen artean soldata-kopurua ere sartu, lehiakortasuna edo produktibitatea bezalako kontuak alegatzeko aukera emanez. Beheko muga lanbide-kategoriaren oinarrizko soldata izango da. Horrek dakarrena zera da plus guztiak kentzea; eta ados ez bazaude, 20 egun urteko eta gehienez 9 hilabeteko kalte-ordaina.
Hori horrela, AEBren eta sindikatu laguntzaile espainiarren arteko aurre-akordioak oso ondorio txarrak izango ditu. ELAk akordio lotsagarri hori salatzen du, eta dei egiten die bankako langileei egoeraren larritasunaz jabetzeko. Ez dugu beste biderik, geure egoeraz jabetzea eta borroka sindikala egitea baino.
Euskal Herria, 2012ko otsailaren 27a.

BOCHORNOSO PREACUERDO EN BANCA
Se ha hecho público el preacuerdo en el convenio de Banca estatal, entre la AEB y los sindicatos liderados por Toxo y Méndez. Tras año y dos meses de reuniones (“que no negociaciones”), la patronal ha impuesto los contenidos y ritmos que ha deseado, y los representantes de los patronos bancarios están muy satisfechos con este acuerdo, porque han conseguido los puntosfundamentales que pretendían:
- Congelación salarial para los años 2011 y 2012, por lo que las trabajadoras y trabajadores de banca perdemos poder adquisitivo; perdemos el 2,4% de la inflación del año 2011, más la inflación que se produzca en el 2012. Para el 2013 y 2014 aumentos salariales raquíticos del 1,25% y el 1,50%, SIN CLAUSULA DE REVISION, por lo que previsiblemente perderemos poder adquisitivo de nuevo en estos dos años siguientes. En definitiva, este acuerdo nos hace perder poder adquisitivo de forma importante.
- Ligan aumentos salariales ínfimos en 2012, 2013 y 2014 a productividad, a través del denominado RAE (resultado de actividad de explotación). En las reuniones se les solicitó a la patronal, cómo elaboran este índice, pero no nos han dado respuesta. Es decir, el índice lo elaboran los bancos, y es como “si dejáramos a los leones cuidar de las cebras”. De todas formas, estas pequeñas cantidades, en el caso hipotético que se devengaran (0,5%, 1% … dependiendo del RAE), en ningún caso irían a tablas, sino a una paga única, NO CONSOLIDABLE.
- En cuanto al empleo, es preocupante, ya que se abre la puerta a un número significativo de despidos en banca, y a lo único que se comprometen los firmantes, es a “favorecer” procesos de diálogo, y a “evitar en la medida de lo posible, aplicación de medidas traumáticas”. Los sindicatos firmantes, se erigen en colaboracionistas con los miles de despidos que se avecinan.
La patronal lo ha conseguido todo: aumentos salariales muy por debajo del IPC sin cláusulas de revisión; se ligan pequeñas cantidades dinerarias no consolidables a productividad a través de un parámetro elaborado por la propia patronal (RAE) y en tercer lugar, logra la colaboración de CC.OO y UGT en los miles de despidos que se atisban en el horizonte bancario.
Los derechos laborales que dicen defender, se los ha cargado la reforma laboral de Rajoy:
Despidos con 20 días y 12 meses máximo de indemnización, movilidad geográfica a su antojo (razones de competitividad), y si no estás de acuerdo te vas a la calle con 20 días y 12 meses máximo de indemnización, descuelgues del convenio, más facilidad para modificar sustancialmente las condiciones de trabajo, al rebajar los requisitos exigidos al patrón para ello, incluyendo en esos cambios, la cuantía salarial, simplemente alegando cuestiones relacionadas con la competitividad y/o productividad, teniendo como suelo el salario base de la categoría profesional, lo que supone de hecho, eliminar a su antojo todos los pluses; y si no se está de acuerdo, solo les va a costar 20 días de sueldo con un límite de 9 mensualidades.
Es así que el preacuerdo entre la AEB y los sindicatos colaboracionistas españoles, traerá consecuencias muy negativas. ELA denuncia este acuerdo bochornoso y llama a la toma de conciencia de las trabajadoras y trabajadores de banca y la situación que se nos presenta. No queda más camino que el de la toma de conciencia y lucha sindical.
Euskal Herria, 27 de Febrero de 2012
No hay comentarios:
Publicar un comentario