lunes, 23 de abril de 2012

IRITZIAK - OPINION

Elite politikoek badakite arazoaren gakoa bankuetan dagoela; badakite zorra pribatua dela... Ez omen dira asimilatu higiezinen eta banketxeen sektorean egin diren gehiegikeriak, eta hori guztion artean ordaindu behar dugula erabaki dute; horretarako eskubide laboral eta sozialak murriztu behar dira. Bankuak ukiezinak dira. Etekinak banatzen dituzte laguntza publikoak jaso ahala, eta zor publikoarekin espekulatuz diru mordoa irabazten dute. Bai, zorrak pribatuak dira eta gezurrak, publikoak. Gogoan al dituzue bankuekin eta aurrezki-kutxekin duela gutxi egin ziren test haiek? “Europaren inbidia” ei ziren. Inork ez zuen esan test horietarako aurkeztu zen higiezinen aktiboen balioa gezurrezkoa zela, erabat puztua (aktiboak desjabetzeekin eta porrot egindako proiektuekin hazi ziren); balioa puztuta zegoen, aitortzen ari ziren ondasun horien balioa ez zelako merkatuko prezioen araberakoa, higiezinen burbuila lehertu aurreko garaikoa baizik. Gezur publikoak, zigorrik gabeko gezurrak. Eta gezur horiek bota dituztenak oraindik murrizketa sozialak ari dira ezartzen. Ekonomia kolapsora eraman duen jende hau epaitu egin beharko lukete, iruzurra eta delitu soziala egin baitute. Kapitalari aukera ezin hobea eman diote eskubide sozial eta laboralei inoiz ikusi gabeko erasoa jotzeko.


Las élites políticas saben que el problema está en la Banca; saben que la deuda es privada… No se asimilan –dicen- los “excesos” habidos en el sector inmobiliario y bancario, y han decidido que los paguemos a escote reduciendo derechos laborales y sociales. La Banca es intocable. Continúa repartiendo beneficios mientras recibe ayudas públicas y especula, ganando mucho dinero, con la deuda pública. Sí, las deudas son privadas y las mentiras son públicas. ¿Alguien recuerda los test que se hicieron a Bancos y Cajas y que “eran la envidia de Europa”? Nadie explicó que se les permitió presentar sus balances con una valoración amañada, inflada, de sus activos inmobiliarios (que habían crecido por los desahucios y proyectos fallidos); valoración inflada por tasar esos bienes no a precios de mercado, sino a precios anteriores al pinchazo de la burbuja inmobiliaria. Mentiras públicas, mentiras impunes. Sus responsables siguen recetando recortes sociales. Esa gente, que ha conducido la economía al colapso, debería ser juzgada por fraude y delito social. Han puesto en bandeja al capital el mayor ataque a los derechos sociales y laborales que hayamos conocido.  

Adolfo Muñoz Sanz Txiki
ELAko idazkari nagusia

No hay comentarios:

Publicar un comentario